Prentsa
Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.
• Programatutako 150 jarduera baino gehiagotan oso parte-hartze handia izan dela jakinarazi dute antolatzaileek, baita Opengunera jende asko hurbildu dela ere. Publikoari irekitako eremuan tailerrak eta hitzaldiak egin dira.
• Bisitari ugari erakarri dituzte azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu dituzten standek, 3D inprimatze-eremuak, gune solidarioak, teknologia hezigarriko tailerrek eta bideojokoen eremuak.
• Euskaltel Fundazioak antolatu eta Euskaltelek, Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k babestutako lanpartyak adimen artifiziala, 5Ga eta talentuaren kudeaketa izan ditu ardatz nagusi.
• Ekitaldia amaitzean, Sabino San Vicentek Euskal Encounter 33 topaketaren datak iragarri ditu: 2025eko uztailaren 24tik 27ra izango da, BECen, urtero bezala.
Irakurri gehiago ...
• Lanpartyan elkartutako adimen artifizialeko adituek teknologiaren aukera handiak aztertu dituzte, baina baita horren erabilerak dakartzan arriskuak ere, tresna boteretsua bihurtu baita ziberkriminalitatearen eta gizarte-manipulazioko kanpainen eskura.
• Juan Luis Pedreñok, Neuroteknologian, Adimen Artifizialean eta robotika adimentsuan doktore eta Diputatuen Kongresuko Adimen Artifizialeko bozeramaileak, nabarmendu du duela egun gutxi Europar Batasunean lege bat onartu dutela. Estatu guztietan zuzenean aplikatzen da eta AA sistemek duten arrisku-maila desberdinak sailkatzen ditu.
• Talentuen kudeaketa da Euskal Encounterren edizio honetako apustuetako bat. Horretarako ezarri dute Talent Corner gunea, baita hitzaldi eta tailer anitz antolatu ere, enpresei eta lan bila dabiltzan pertsonei erronka horri nola heldu aholkatzeko.
Irakurri gehiago ...
- Igandera arte, uztailak 28, 4.000 ordenagailu, 5.000 parte-hartzaile eta 150 jarduera baino gehiago izango dira BECen. Errendimendu betean dago publikoari irekitako gunea, berrikuntza teknologiko nagusiak biltzen dituzten standekin, hitzaldi nahiz tailerrekin. Gainera, 3D inprimaketako arloa, erakunde solidarioen zona, teknologia hezigarriarekin loturiko proposamenak eta bideojokoen guneak ere badaude.
- Euskaltel Fundazioak antolatutako eta Euskaltelek, Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK-k babestutako makroekitaldi honen 32. edizioak adimen artifiziala, 5Ga eta talentuaren kudeaketa izango ditu ardatz, eta programazioa, konputazio kuantikoa eta zibersegurtasuna bezalako gaiak ere jorratuko ditu.
Irakurri gehiago ...
• Ekimenean parte hartzen ari diren adituek aditzera eman dituzte datozen urteetan landu beharko diren erronka teknologikoak, bai eta etxeetan zein enpresetan eskaintzen dituzten abantailak ere.
• 3D inprimaketako hainbat adituk berrikuntzaz beteriko etorkizun hurbila iragarri dute. Teknologia horrek adimen artifizialaren eskutik iraultza biziko duela jakinarazi dute.
• Euskaltel-MasOrange enpreasko Technology Solution arloko zuzendari Norberto Ojinaga Goitiak 5G teknologiaren abantailak eta potentzialtasunak aztertu ditu bere hitzaldian, eta aurrerapen garrantzitsuak aurreikusi ditu adimen artifizialari lotuta. Horri esker, ibilgailu elektrikoak, gidatze autonomoa, eraikuntza adimenduna, sare adimendunen proiektuak eta urrutiko lana bultzatu ahal izango dira.
Irakurri gehiago ...
• Uztailaren 25etik 28ra bitartean gauzatuko den bilkurak 4.000 ordenagailu eta 5.000 parte-hartzaile baino gehiago hartuko ditu, eta 150 jarduera baino gehiago eskainiko ditu. Gainera, publikoari irekitako esparruan, hitzaldi, tailer eta standak egongo dira, bai eta 3D inprimaketarako eremua, stand solidarioak, hezkuntza teknologikorako guneak eta bideojokoen industriarekin loturiko espazioa ere.
• Euskaltel Fundazioak antolatutako eta Euskaltelek, Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k babestutako makroekitaldi honen 32. edizioak adimen artifiziala, 5Ga eta talentuaren kudeaketa izango ditu ardatz. Gainera, programazioa, konputazio kuantikoa eta zibersegurtasuna bezalako gaiak ere jorratuko ditu.
Irakurri gehiago ...