PARTY GUNEA:
Noiz
2024ko Uztailaren 25tik 28ra
Non
Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia
HEGOA Sarerra:
Rda. Ismael Gorostiza,
48903 Barakaldo – Bizkaia
Nola heldu
GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063
Metroz: Ansio-ko geltokia
Nola heldu buruzko informazio gehiago.
Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa Uztailaren 24ean, asteazkena, hasi eta 28an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Asteazkena 24 |
16:00 | 22:00 |
Osteguna 25 |
10:00 | 22:00 |
Ostirala 26 | 10:00 | 22:00 |
Larunbata 27 | 10:00 | 22:00 |
Igandea 28 | 10:00 | 17:00 |
Atseden lekuari buruzko informazioa
Atseden gunea 24 egunetik hasita egongo da erabilgarri. Barrutia 28an utzi beharko da partya bukatutakoan.
Ezin izango da Arau orokorretan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.
Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu, eta zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.
Dutxa zerbitzua
5. pabiloian dauden dutxak.
Dutxak itxita egongo dira ondorengo orduetan:
11:00 - 12:00
14:00 - 15:00
17:00 - 18:00
21:00 - 22:00
3. pabiloian dauden dutxak.
Dutxak itxita egongo dira ondorengo orduetan:
10:00 - 11:00
13:00 - 14:00
16:00 - 17:00
20:00 - 21:00
Eguneko sarrerak
Euskal Encounter-eko ordenagailu-zonan izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, balioa duen ordutegiaren barruan.
Eguneko sarreren balioa 10:00-tatik 22:00-tara izango da, eta uztailak 25, 26 eta 27 egunetan bakarrik izango dira salgai (osteguna, ostirala eta larunbata).
Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.
Gainera Euskal Encounterrek gune ireki bat dauka, doakoa, edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez.