BEC-ek lurpeko aparkalekua du. Berde koloreko gunea da 5.pabiloiaren azpian geratzen dena (partya ospatuko den pabiloia).
Partehartzaileak, behin kotxea aparkatutakoan, akreditazio gunera joko dute horretarako prest egongo den igogailua erabiliz. Behin akreditatuta party lekura jo ahal izango dute igogailu edota eskailera mekanikoak erabiliz.
Ordainketa modua
Baliozkotze-makinak
Atrioan daude. Parking hitzaren P letraz seinalatuta daude.
Baliagarria: 24.07.2024 (12:00 h) – 28.07.2024 (22:00 h)
Prezioa: 8 €
1.- Sar ezazu ticket-a
2.- PREPAGO botoia sakatu.
3.- Baliozkotutako ticket-a jaso
(Baliagarria parkineko irteera batentzako soilik)
Sistema hau 24ko 12:00tik hasita (aurretik aparkatzen bada ez da aplikagarri izango) 28ko 22:00ak arte martxan egongo da, beraz tarte hortan edozein momentutan balidatu ahal izango da eta irteera egunerarte gorde.
Aparkatutako denbora ordaintzea ere posible izando da, edozein aparkaleku publikotan bezala.
Edozein kasutan ere, txartela azkeneraino gorde behar izango duzue, hura gabe ezin izango baituzue aparkalekua utzi.
Online
BECera joan aurretik erreserbatu eta ordaindu dezakezu.
Horretarako, sarrera- eta irteera-eguna hautatu behar dituzu (prezio berezia uztailaren 24tik 28ra, biak barne), eta sustapen-kodea sartu:
EUSKAL32
Aurrez online ordaintzeko esteka
BECera iritsitakoan:
Matrikula-zenbakia eman baduzu, sistemak zure erreserba ezagutuko du, eta, baieztapen-mezua atera beharrik gabe, parkingeko tiketa emango dizu makinak.
Matrikula-zenbakia eman ez baduzu edo sarrerako eskanerrak ezagutzen ez badu, baieztapen-mezuan ageri den QR kodea jarri beharko duzu sarrerako eskanerrean.
Mugikorrean bertan edo paperean inprimatuta eraman dezakezu QR kodea.
Erreserba ezagututakoan, tiket bat emango dizu sistemak, eta egonaldia amaitu arte gorde beharko duzu. Une horretan, hesia irekiko da.
Erreserba behin sartzeko eta behin ateratzeko bakarrik da , nahiz egun baterako baino gehiagorako izan.
Erreserba egiten duzunean,baieztapen-mezu elektroniko bat jasoko duzu (Parking BEC “Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.”), gaian hau jarriko duena: “Erreserba baieztatu da”.
Normalean, erreserba amaitu eta bost-hamar minutura bidaltzen da mezu hori.
Hamar bat minutu pasatu ondoren ez baduzu aurkitzen mezua, begiratu spam-karpetan.
Han ere ez badago, bidal iezaguzu mezu bat helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
BECen zaudela gorabeheraren bat baldin baduzu, jarri gurekin harremanetan parkingeko ekipoetako edozein interfonoren bidez (ordainlekuak, sarrera/irteerak).