Aurten ere Euskal Encounterren catering zerbitzua izango dugu. ZUREMENUAk kudeatuko du zerbitzu hau: ekitaldi eta ospakizunetarako catering zerbitzuetan esperientzia handia duen enpresa gaztea.
Zure menuen erreserba egin ZUREMENUA-ko EUSKAL ENCOUNTER atalean
Ordainketa ESKARIA EGITEAN egin beharko da. Eskaera ordaindu ez bada, ez da behar bezala burutu. Catering-a eskatzeko epea amaitu baino lehen jarri harremanetan laguntza jasotzeko.
Catering-a eskatzeko azken eguna uztailak 19 da (gaueko hamabiak arte).