Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.
Onartutako formatuak: Ogg Vorbis edo MP3.
Mugak: 48KHz eta 320 Kb/s gehienez, eta 44100Hz eta 192 Kb/s gutxienez.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, egileek kantaren bi errendatze entregatu behar dituzte, azken bertsioaz aparte (lehiaketan parte hartuko duena), Ogg Vorbis edo MP formatuetan. Lehenak, kantaren erritmo-oinarria baino ez du izan behar. Bigarrenak, berriz, melodia eta ingurukoak (eta ahotsak, horrelakorik badago kantan) eduki behar ditu, erritmo-oinarririk gabe.
Lehenbiziko hiru minutuak bakarrik proiektatzeko eskubidea dute antolatzaileek, beharrak hala aginduz gero; horrelakoetan, bere lanaren aparteko artxibategi bat entrega dezake artista bakoitzak, dagokion iraupenaz editatua betiere.
Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (500 karaktere, gehienez ere) duen txt batekin batera.
Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Kanta komertzialen bertsiorik ez da onartuko. Kantek egileek sortuak izan behar dute edo haien bertsioa egiteko jatorrizko egilearen baimena izan behar dute (adibidez, Creative Commons kanta baten bertsioren bat egiten bada). Azken kasu horretan, jatorrizko kantaren aipamen esplizitua egin behar da.
Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.