Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.
Ekoizpen arrunteko film batek baino askoz gutxiago irauten duten ikus-entzunezko ekoizpenak dira film laburrak.
Iraupen luzeagoko ekoizpenen genero bertsuak jorratzen dituzte film laburrek, baina, merkeagoak izaki, gai ez hain komertzialak lantzeko erabili ohi dira, non askatasun osoz jardun daitekeen egilea.
Gehienezko bereizmena 1080p izan behar dute lanek, eta VLC player-ekin erreproduzitzeko moduko euskarrian entregatu behar dira.
Iraupena: minutu bat, gutxienez; 10 minutu, gehienez.
Lehenbiziko hiru minutuak bakarrik proiektatzeko eskubidea dute antolatzaileek, beharrak hala aginduz gero; horrelakoetan, bere lanaren aparteko artxibategi bat entrega dezake artista bakoitzak, dagokion iraupenaz editatua betiere.
Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (500 karaktere, gehienez ere) duen txt batekin batera.
Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Ezin dira aurkeztu lehiaketa honetara beste kategoria batzuetara aurkeztutako lanak.
Film laburren atalean aurkeztu ahal izango dira:
-Bideo edo mini filmak irudi errealarekin eginda eta After efects, photoshop, Camptasia edo zuek aukeratutako programa batekin editatuak.
-Flash animazio, ohiko animazio edo 3D animazioekin egindako bideoak.
-Time lapse edo stop motion bideoak.
Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.