Fast AI Graphic

Jarduera honetan uzten dizuegu gustukoen duzuen IA erabiltzen  irudi bat sortzeko, adierazitako orduan azalduko dizuegun gaiari jarraituz.

Gaia jakinaraziko zaizue jarduera intranetean aktibatu bezain laster.

Irudiak partyari buruzko elementuren bat eduki behar du.

Ez dago beste mugarik, irudiaren tamainari, kolore-teknikari edo sakontasunari dagokionik, baina ezin izango dira inongo argazki edizio programa batekin aldatu.

Txt bat erantsi, labur-labur azalduz nola lortu duzuen irudia eta zer IA erabili duzuen.

Zuen ekoizpenak Intranetera igo beharko dituzue. Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

Euskal Encounter 31ko irudi irabazlea
GAIA: Euskal eroa - Egilea: 'Enedthol'
 

x facebook youtube instagram  twitch