Fast AI Music

Jarduera honetan uzten dizuegu gustukoen duzuen IA erabiltzen gai musikal bat sortzeko, adierazitako orduan azalduko dizuegun gaiari jarraituz.

Gaia jakinaraziko zaizue jarduera intranetean aktibatu bezain laster.

Lanak ezin izango dira inongo musika edizio programa batekin aldatu.

Txt bat erantsi, labur-labur azalduz nola lortu duzuen gai musikala eta zer IA erabili duzuen.

Zuen ekoizpenak Intranetera igo beharko dituzue. Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

x facebook youtube instagram  twitch