Igorlearen karismaz gain, stream baten atal garrantzitsuenetako bat ikusten dena da, ikusleen arreta bereganatzen duelako. Gainjartzeak, kanalaren beraren alertak… Horiek guztiek eragin positiboa zein negatiboa izan dezakete kanalean.
Zuzeneko igorpen batek eduki ditzakeen osagarri guztiak sortzean eta aurkeztean datza lehiaketa.
Lehiaketaren oinarriak
Izena party.eus atarian emango da, eta aurkeztu nahi duen orok dagokion kategoriara jo beharko du.
Antolakuntzak izendatutako epaimahai batek aurkeztutako lanak baloratuko ditu, honako hauek kontuan hartuz: teknika, originaltasuna, kalitate artistikoa, koherentzia eta streamaren ikuspegia ez galaraztea. Horrez gain, baliteke epaimahaiak lehiaketa bertan behera uztea lanen kalitatea nahikoa ez dela uste badu.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.
Lanak entregatzea
Parte-hartzaileek intranetean eman beharko dute izena, eta zer kategoria, lehiaketa edo jardueratan parte hartu nahi duten adieraziko dute. Parte-hartzailea da entregaren azken arduraduna, eta egiaztatu behar du behar bezala kargatu dela entregatzen duena.
Lanek bi edo hiru zati dituzte. 1. eta 2. atalak (gainjartzeak eta alertak) nahitaezkoak dira, eta 3. atala (gehigarriak) aukerakoa da. Beheko argibideei jarraikiz entregatu behar dira lanak.
- Gainjartzeen entrega:
Gomendatutako bereizmena: 1920 x 1080.
Onartutako formatuak: .mp4, .gif, .mov, .webm, eta OBSarekin bateragarriak diren bestelako formatuak.
Material guztiek bateragarriak izan behar dute OBSarekin.
Fitxategiek izen hau duen karpeta baten barruan egon behar dute: overlay_erabiltzaileizena
- Alerten entrega: jarraipen-, harpidetza-, interakzio- edo dohaintza-alerta, raid/host, etab.
Material hau entregatuko da:
- Gehienez hiru lerro dituen .txt bat, azalpen bat emateko.
- Amaierako grafikoa (lehiaketan parte hartzen duena), eta sorkuntza-prozesuaren bideo bat (gehienez bi minutukoa, timelapse batean) edo prozesua azaltzen duten hurrenez hurren zenbakitutako irudiak (tarteko urratsenak). Gutxienez hamar irudi entregatu behar dira. Era berean, obraren jatorrizko artxiboa eman beharko da, geruza eta guzti.
Bi fitxategi horiek izen hau duen karpeta batean gorde beharko dira: alertas_erabiltzaileizena
Gutxienez lau alerta desberdin entregatu behar dira.
Gomendatutako bereizmena: 1920 x 1080.
Onartutako formatuak: .mp4, .gif, .mov, .webm, eta OBSarekin bateragarriak diren bestelako formatuak. Material guztiek bateragarriak izan behar dute OBSarekin.
- Gehigarrien entrega:
Igorpenetan erabil daitekeen beste gehigarri bat bidaltzeko aukera du parte-hartzaileak (alertez eta gainjartzeez aparte). Aurretik adierazitako formatuetan bidali ezin badira, .mp4 formatuko bideo bat bidali ahalko da; funtzionamendua erakutsi behar da bideo horretan.
Fitxategi hori aukerakoa da.
Fitxategiek izen hau duen karpeta baten barruan egon behar dute: extra_erabiltzaileizena
Alertak, gainjartzeak eta osagarri gehigarriak elkarrekin bidali behar dira, eta .zip artxibo batean konprimatuta. Hau izan beharko da artxibo konprimatu horren izena (arestian aipaturikoak eduki behar ditu): concursostream_erabiltzaileizena. Halaber, 1., 2. eta 3. urratsetan azaldutako hiru karpetak eduki behar ditu.