Atalen lehiaketa

Streamingaren alorrean dagoen aniztasuna garrantzi handikoa da ikuslearen arreta mantentzeko. Hori dela eta, baliteke gure streaming-kanalaren barruan atalak sortzea beste eduki-sortzaile batzuetatik nabarmentzeko aukera bat izatea.

Betidanik streamingean egin nahi izan duzuen zerbait duzue buruan? Hau da zuentzako aukera!

Lehiaketaren oinarriak

Izena party.eus atarian emango da, eta aurkeztu nahi duen orok dagokion kategoriara jo beharko du.

Antolakuntzak izendatutako epaimahai batek aurkeztutako lanak baloratuko ditu, honako hauek kontuan hartuz: atalaren eta aurkeztutako bideo-formatuaren originaltasuna, sormena, atalaren erritmoa, ikusleengan sortzen duen interesa, etab.

Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa, edo gustu txarrekoa. 

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Lanak entregatzea

Gehienez ere .mp4 formatuko bi fitxategi entrega daitezke. Hauek izan behar dituzte:

1. fitxategia: Parte-hartzaileak atalaren dinamika azaltzeko erabiltzen duen 90 segundorainoko bideoa. Izen hau eduki beharko du: archivo_1_nombredeusuario.

2. fitxategia: Fitxategi hau aukerakoa da. Bi minuturainoko bideoa. 1. fitxategian proposaturiko atalaren adibide edo prototipo bat erakutsi behar da. Izen hau eduki beharko du: archivo_2_nombredeusuario.

Aurretik esan bezala, .mp4 formatua bakarrik onartzen da. Ez da onartuko formatu hori ez den beste formatu batean dagoen lanik.

 

Uztailaren 27ko (larunbata) programa erakusteko aukera ere bada hiru kategorietako sariaren zati bat. Honako hauek baldintzatuko dute sari hori: eremuaren erabilgarritasuna, epaimahaiaren erabakia, bidalitako lanen kalitatearen arabera, eta parte-hartzailearen nahia.

x facebook youtube instagram  twitch