Komunikabide berriek eraldatu egin dituzte edukiak sortzeko modua eta sortzaileen eta kontsumitzaileen arteko interakzio-bideak. Alabaina, ikus-entzuleak dira oraindik ere adierazle kritikoetako bat sortzaileentzat. Ekitaldian sortu eta partekatu den klip bat saritzen da kategoria honetan, pertsona gehienetara iritsi dena eta erreprodukzio gehienak lortu dituena.
Lehiaketaren oinarriak
Izena party.eus atarian emango da, eta aurkeztu nahi duen orok dagokion kategoriara jo beharko du.
Parte-hartzaileak aurkeztutako materialen eskubideak izan behar ditu; hau da, aurkezten duen kliparen egilea izan behar du.
Euskal Encounterren sortutako klipik biralena aurkeztea baloratuko da (bisita gehien dituena).
Antolatzaileek izendatutako epaimahai bat arduratuko da parte-hartzaileek ekitaldiaren araudia betetzen dutela ziurtatzeaz. Gerta liteke lehiaketa irabazlerik gabe geratzea, epaimahaiak iritziz gero jasotako lanen kalitatea eskasa edo gustu txarrekoa dela.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.
Lanak entregatzea
Parte-hartzaileek intranetean eman beharko dute izena, eta zer kategoria, lehiaketa edo jardueratan parte hartu nahi duten adieraziko dute. Parte-hartzailea da entregaren azken arduraduna, eta egiaztatu behar du behar bezala kargatu dela entregatzen duena.
Klip hori .mp4 fitxategi batean emango da, eta, horretaz gainera, .txt batean jasoko da dagokion webgunera ematen duen esteka (Twitch, Instagram, TikTok). Edukiaren estatistikek agerian egon behar dute.
Klipen gehieneko iraupenak hiru minutukoa izan behar du, eta parte-hartzaile bakoitzak klip bakarra bidal dezakee.
Fitxategiak izen hau izan beharko du: mejorclip_erabiltzaileizena