1 Formulako pilotu batek sentitzen dituen “pultsazio” berberak sentitu ahal izango dituzu, modu desberdinxeago batean…
Irabazteko behar den pultsadore lasterkariaren sindromea duzula uste duzu?
Zer dira LED lasterketak?
LED lasterketa batean, 4 partaidek “arcade” motako pultsadore bat jo eta su sakatu behar dute, bakoitzari dagokion LED koloreak zirkuituan zehar aurrera egin dezan.
Lehenengo iristen denak irabazten du, eta hurrengo txandarako sailkatzen da. Hori bezain sinplea eta dibertigarria✌
Jatorrizko proiektua
2019ko Arduino Day egunean, Sevilla Maker Society makerspacen egindako jardueretako bat izan zen Open LED Race lasterketa.
Orduz geroztik, Open LED Race lasterketak proiektu independente gisa egin du aurrera, bazkide batzuek bultzaturik (www.openledrace.net). Hemen jarrai ditzakezu: https://x.com/openledrace
Sailkapenen ordutegia
Osteguna, uztailak 25, 16:00etatik 18:00etara
Ostirala, uztailak 26, 16:00etatik 18:00etara
Larunbata, uztailak 27, 16:00etatik 18:00etara
Finala
Larunbata, uztailak 28, 20:00etatik 20:30era