Cosplay Contest & Runway

Cosplay egitea gustatzen bazaizu eta mangako, animeko, bideo-jokoetako, irudi errealeko telesailetako eta oro har entretenimenduko pertsonaia mitikoen zalea bazara, hauxe da zure aukera.

INFORMAZIO OROKORRA

32. Euskal Encounter honek, araudi hau du:

- Cosplay lehiaketa Euskal Encounterreko agertoki nagusian egingo da. Euskal Encounterreko PARTE-HARTZAILEEK BAKARRIK parte hartu ahal izango dute.

- Ohi bezala bi lehiaketa izango ditugu: Euskal Encounter Cosplay RUNWAY (pasarela bat izango da Cosplaya erakutsi eta argazkilarien aurrean posatu nahi duen ororentzat) eta Euskal Encounter Cosplay CONTEST (hau da, betiko Cosplay-lehiaketa, emanaldiarekin eta ikus-entzunezko laguntza-baliabideekin).

NON?

Euskal Encounterreko agertoki nagusian egingo dira bi lehiaketak.

NOIZ?

- 2024ko uztailaren 27an, larunbata, egingo dira bi lehiaketak. Cosplay RUNWAY 18:00etan hasiko da, eta parte-hartzaileen desfilea amaitu bezain laster, Cosplay CONTEST programari ekingo diogu, bi jarduerak ordu tarte berean elkartuz.

IZEN-EMATEAK

Bai Euskal Encounter Cosplay RUNWAY eta Cosplay CONTEST lehiaketako izen-emateak Euskal Encounterreko Akreditazio Orokorreko mostradorean egingo dira, 5. pabiloiko sarreraren aurrean, lehiaketaren egun berean (larunbata 27);  10:00etatik 17:00ak arte, lehiaketa hasi baino lehen, toki guztiak bete arte.

Horrez gain, Cosplay CONTESTen parte hartu nahi izanez gero, emanaldiari laguntzeko audioa edo bideoa pendrive batean entregatuko da fullHD (1920x1080) bereizmen batean, inskripzioa egiten den unean bertan, bideo hori kontrol-ekipoari kopiatuko zaio eta parte-hartzaileari pendrivea itzuliko zaio, eta fitxategia behar bezala ikusi beharko da VLC Player bideo-erreproduzitzailean, eta ez da onartuko erreproduzitzaile horretan erreproduzitu ezin den beste bideo-formaturik.

EPAIMAHAIA

Esperientzia handiko cosplayer epaimahai bat dugu oraingo honetan; bi lehiaketak ebaluatuko ditu epaimahai berak. Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari. 

SARIAK

Lehiaketako sariak hauek izango dira:

Cosplay RUNWAY lehiaketa:

   - 1. saria: Urrezko domina

   - 2. saria: Zilarrezko domina

   - 3. saria: Brontzezko domina

Cosplay CONTEST lehiaketa:

   - 1. Cosplay saria: 150 euro eta Urrezko domina

   - 2. Cosplay saria: 75 euro eta Zilarrezko domina

   - Epaimahaiaren aipamen berezia: 50 euro eta Brontzezko domina

LEHIAKETETAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK

x facebook youtube instagram  twitch