A. Parte hartzeko modua
1. Cosplay Runway edo cosplay-pasarela uztailaren 27an egingo da, larunbata, Euskal Encounterreko agertoki nagusian; parte hartzeko oinarri hauetan ezartzen diren kondizioak beteko dira. Parte-hartzaileek, parte hartu ahal izateko, puntu honetan adierazten den tokian eta orduan egon beharko dute; ez badaude han ordu horretan, automatikoki deskalifikatuta geratuko dira, eta ez dute aukerarik izango epaimahaiaren saria jasotzeko.
Adin guztietako pertsonak aurkez daitezke pasarela honetara; 16 urtetik beherakoak senide batek gainbegiratu beharko ditu.
B. Tokia
1. Lehiaketa uztailaren 27an egingo da, larunbatez, 18:00etan, Euskal Encounterrean, zeina 2024ko uztailaren 25a eta 28a bitartean egingo baita. Parte-hartzaileek ilara egingo dute agertokirako sarbideetako batean, eta txandaren ordenan itxarongo dute.
C. Izen-emateak
1. Izen-emateak egin behar dira lehiaketa egingo den egunean, 10:00etan hasi eta tokiak bete arte, edo 17:00 arte, ordu horretan itxiko baita izen-ematea, ekitaldiaren egun berean Euskal Encounterreko Akreditazio mostradorean, 5. pabiloiko sarreraren aurrean.
2. Parte-hartzaileek, izena ematen duten unean, adierazi beharko dute izena, nicka eta lehiaketan zer pertsonaia antzeztuko duten. Une horretan, txanda zenbaki bat esleituko zaizkie. Euskal Encounterrera sartzeko akreditazioa dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
3. Cosplayerrek bakarka edo taldean desfilatu dezakete pasarelan. Cosplayak bakarka baloratuko dira, ez taldean.
4. Lehiaketan parte hartzeko ordena esleituko da izen-emateko txandaren ordenaren arabera.
D. Cosplay Runway ekitaldia
1. Cosplay Runway pasarelan oinarritzen denez, parte-hartzaileak posatu egin beharko du, ikusleek eta epaimahaiak cosplaya ikus dezaten. Argazkilarien aurrean ere posatu beharko du. Ez da onartuko saiorik eta atrezzorik. Parte-hartzaileak hainbat pose egin beharko ditu minutu batez gutxienez, pertsonaiaren esentzia ulertzeko.
2. Jatorri guztietako cosplayak onartuko dira, FanArt eta Genderbend oinarri dutenak barne, hezur eta haragizko antzezpenak eta manga, anime, bideo-joko eta animazioko eta irudi errealeko telesail eta filmetako gaiekin erlazionatuta daudenak.
F. Debekatutako materiala
1. Debekatuta daude eszena zikindu dezaketen gauzak, likidoak eta material piroteknikoa. Parte-hartzaileren batek halako materialak erabiltzen baditu, automatikoki deskalifikatuko da.
2. Armen Araudia onartzen duen 137/1993 Errege Dekretuaren arabera, erabat debekatuta dago parte-hartzaileek ikuskizunean erabiltzea suzko eta metalezko armak, objektu mingarriak eta halakoen itxura duten imitazioak.
3. Debekatuta dago, halaber, pertsonen segurtasuna arriskuan jar dezaketen material arriskutsuak erabiltzea, hala nola material piroteknikoa eta sukoia. Armen imitazioak onartuko dira baldin eta plastikoz, kartoiz eta lehiakideentzat eta publikoarentzat arriskurik ez duten bestelako materialez eginak badira.
G. Beste batzuk
1. Parte-hartzaileek Euskal Encounterri lagatzen dizkiote, erabat eta esklusiboki, Euskal Encounterreko ikus-entzunezkoen lantaldeak ateratako bideo eta argazkien eskubideak, mundu osoan erabili ahal izateko eta irudi-eskubideei aplikatu beharreko legeetan aurreikusten den gehieneko eperako.
2. Euskal Encounterrek irudiak ustiatzeko (erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jartzea eta eraldatzea) eskubidea izango du ekitaldirako bakarrik, eta dokumentazioa egoki deritzon edozein euskarritan ustiatu ahal izango du; irudien erabilera horrek parte-hartzaileei ez die ekarriko ordainsaririk eta onurarik, irabazten duten saria izan ezik.
H. Epaimahaia
1. Cosplay Runway lehiaketako (Euskal Encounterreko oinarri hauetan ezarritakoaren arabera egingo da) epaimahaia esperientzia handiko cosplayerrek eta/edo nazioarteko lehiaketetako irabazle edo garrantzi handikoak osatuko dute.
2. Epaimahaiaren erabakia ezeztaezina izango da.
I. Parte-hartzeko iruzurra
1. Antolakuntzak eskubidea du edozein lehiakide lehiaketa honetatik kanpo uzteko, baldin eta lehiakideak iruzurra egin izanaren zantzuak badaude.
2. Antolakuntzak eskubidea du, halaber, lehiakideak lehiaketatik kanpo uzteko, iruzkin desegokiak idazten badituzte.
3. Lehiaketan parte hartzeko profil faltsuak edota bestelako iruzur-mekanismoak erabiltzen dituzten parte-hartzaileak ere lehiaketatik kanpo utziko dira.
4. Antolakuntzak eskubidea du irabazten duten parte-hartzaileei nortasuna egiaztatzeko dokumentu ofizialak eskatzeko.
J. Ezinbesteko kasuak
1. Antolakuntzak eskubidea du lehiaketa bertan behera uzteko, baldin eta horretarako ezinbesteko kasuren bat gertatzen bada. Kasu horretan, lehiaketa bertan behera uzten bada, ezingo da egin inolako erreklamaziorik.
K. Oinarriak aldatzea
1. Antolaketak eskubidea du edonoiz sustapen-oinarri hauek aldatzeko, kentzeko eta gehitzeko.
L. Oinarriak onartzea
1. Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek onartzen direla, eta epaimahaiak eskumena du aurreikusi gabeko edozein gertaera konpontzeko.