Araudi Orokorra - Sormen Digitala

Arau hauek betetzen ez dituen lan oro automatikoki deskalifikatuko da.

Fast composen kasuan izan ezik (horien gaia partyan adieraziko da), beste ekoizpen guztiak aurrez prestatuta ekar daitezke, eta, hain zuzen, hori gomendatzen dugu partyaz ahalik eta gehien gozatu ahal izateko.

Lehiaketetan erabilitako materialek ez dute egile-eskubiderik izan behar, hau da, parte-hartzaileek beraiek sortuak izan behar dute.

Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

IAen erabilera baliabide-bankuaren funtzioetara mugatuko da, IAren lehiaketa espezifikoetara izan ezik. Kanpoko baliabideak erabiliz gero, IAk sortutakoak edo baliabide-bankuetatik datozenak, horien jatorria adieraziz entregatu beharko dira.

Materialak jabari publikokoak badira, edo eratorriak sortzeko aukera duen Creative Commons, parte-hartzaileek berek erabiltzeko lizentzia baliozkotua izan behar dute (adibidez, audio- eta argazki-laginen kasuan, dagokien lizentzia izan behar dute) eta material hori erantsitako txt-an identifikatu. 

Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (500 karaktere, gehienez ere) duen txt batekin batera.

Egile eta kategoria bakoitzeko lan bakarra onartuko da (argazki-lehiaketan izan ezik).

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa, edo desegokia. 

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

Lanen aurkezpena

Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.

Sari-banaketa

Sariak:

- Lehiaketek gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat izan behar dute saria eskuratu ahal izateko. Kategoria batean lau parte-hartzaile baino gehiago ez badaude, saria (eskudirutan edo baletan) irabazleari bakarrik emango zaio. Hau da, iragarrita egon arren, bigarren eta hirugarren diruzko sariak ez dira emango. 

Sariak eskudirutan:

- Dirutan emango diren sariek dagozkien atxikipenak izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera. Kasuan-kasuan aplikagarri den beste edozein zeharkako zerga ere zenbatekoaren barruan dagoela joko da.

- Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.

Sariak baletan:

- Sariaren balioa duen kode bat emango da, eta denda fisikoan eskaera egitean trukatu ahal izango da.

Software- edo hardware-sariak:

- Saria irabazleak berak jaso behar du sari-banaketan. Irabazleak ezin badu, aurrez izendatutako beste pertsona batek jaso dezake, baina, izendapena egiteko, idatzi bat egin behar da, irabazlearen NANarekin. Ez da software- edo hardware-saririk emango sari-banaketatik kanpo.

Apelazioak

Aurkeztu den jardueran aurkeztutako lanak aztertu nahi dituen Sormen Digitaleko edozein parte-hartzailek, aurrez aurre eskatu ahal izango dizkio arloko arduradunari, jarduera hori pantailetan proiektatu eta ordubeteko epean.

Apelatzeko epea ekitaldiaren azken eguneko goizeko bederatzietan amaituko da, kontrol-postuan edo posta elektroniko bidez:

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. – Open Demo Compo, Open Intro Compo, Open Game Compo, Multikanala, Wild Compo, Fast AI Music, Fast AI Graphic eta Fast AI Video.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. – 3D animazioa, Film Laburra, 3D irudiak, Irudi Digitala, Musika Digitala, Voxel Art, Argazkien itxuraldatzea, Argazki lehiaketa, Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music, GIF, Laburmetraia, Voxel Art), AMV, Bikoizketa Lehiaketa eta Begitxo Avatar Challenge.

Apelazio bat aurkezten baldin bada epe barruan, bigarren balorazio bat egingo da sari-banaketa baino lehen, zeinaren epaia apelaezina izango baita.

Oinarrietan aurreikusi ez den edozein gai epaimahaiak edo antolakuntzak ebatziko du.

x facebook youtube instagram  twitch